domingo, 11 de enero de 2009

GURASO-IRAKASLE ESKUHARTZE MAILA

Eskuhartze-maila maila:
Orain arte guraso-irakasle erlazioaren inguruan jarritakoa, informazio mailan, guraso eta irakasleen ideien eta irizpideen araberakoa ez dela ikusi ahal izan da. Horregatik, lehengo zatia alde batera utzi gabe, elkarrizketa eta aholku onarpenari garantiza ematen zaion bigarren zatian sartuko gara.

Parte hartzearen maila hau erabat eraginkorra izan Darin, erlazioaren inguruko hainbat aspektu landu beharra daude, hala nola, bileraren helburuak finkatzea, parte hartzea eskertzea…

Parte hartzeak 3 maila izan ditzake:
1- Eskolak eskaintzen dituen zerbitzuen erabiltzen utza moduan.
2- Guraso elkarte eta irakaslegoaren arteko lankidetza moduan.
3- Erantzukizunak bereganatzeko, erabakiak hartzeko eta erabakietara heltzeko lorpen kooperazio jarduera moduan.

Parte hartzea bultzateko bide egokiak klase bilera, guraso-irakasle kolaborazio taldeak, gurasoen elkarteak… dira.

Hauen artean klase bilera bereizi nahi da, organizazio maila oso txikiarekin, guraso-irakasle komunikazio eta lana onartzen baitu. Klase bereko gurasoen bilerak eta talde berdin batean lan egiten duten irakasleak, onura handiak Portu ditzakeen aukera bat eskaintzen dute:

Irakasleak kurtsoaren planteamendu orokorrari buruz informatu ditzake (kurtso hasieran), talde zehatz horrentzat; edo honen eboluzioarena (kurtso amaieran).

Gurasoek beraien ekarpenak, aholkuak… burutzeko aukera daukate.
Aldi berean, bilera mota hauek, gurasoentzako hezkuntza prestakuntza moduan bilakatu daitezke.

Azkenik, ikasleak, gurasoek beraiek eskolan burutzen duten lanarekiko daukaten interesa somatzeko aukera daukate.

GURASO-IRAKASLE INFORMAZIO MAILA

Gurasoen orientazioa: komunikazioa, kooperazioa eta parte hartzea.
Helburu hauek lortzeko honako maila desberdin hauek landu ditzakeguz:

Informazioaren maila:
Gurasoak eta zentroak behaketaren inguruan, zirkunstantzian, detaileetan… jasotako informazio ugari daukate. Guraso zein irakasleak beraien artean informatzen ez badira, esfortzuen baterakidetasuna lortzea oso zaila izango litzateke.
Beraz, biek bizitzen, ezagutzen eta burutzen dutena transmititzera lortuko dugu:

1º Zentrora sartzean:
Kurtsoaren lehenengo hilabeteak, informazio zehatza elkarbanatzeko denbora giltza da, bai gurasoentzat zein irakasleentzat.

Gurasoei interesatzen zaien informazioa:
- Zetroaren azpiegita eta instalazioak.
- Zerbitzuak: jantokia, liburutegia, garraioa…
- Gobernuaren organoak.
- Hezkuntza Proiektua.
- APAren lan plana. Gurasoen eskola.
- Curriculum proiektua: jarduerak, metodologia…
- Urteko Programazio Orokorra (PGA)

Irakasleei interesatzen zaien informazioa.
- Familiaren estruktura.
- Maila sociokulturala.
- Hezkuntza irizpide eta prestakuntza.
- Haurren ezaugarriak: garapena, ohitura, nortasuna.

2º Trantsizio momentuetan:
Kurtso zein ziklo aldaketan, metodologia eta irakasle aldaketa sumatzen duten ikasleentzat, momentu kritikoak izan ohi dira, beraz eboluzio eta hezkuntza garapenaren inguruko informazioa elkarbanatzeko momentu erabat berezia eta garrantzitsua da.

Gurasoei interesatzen zaien informazioa:
- Haurraren ezaugarri eta jokabidea.
- Kurtso/ziklo barriaren inguruko informazioa: helburuak, metodologia, irakasgaiak, testu liburuak, tutoria...
- Euskarri klaseak, Orientazio Departamentuak, bekak, jarduerarako laguntzak...

Irakasleei interesatzen zaien informazioa:
- Testuinguru familiarra.
- Ikaslearen heldutasun garapena.
- Eskolaren errendimenduaren eboluzioa.
- Ikasleen erlazioaren dinamika.

ORIENTAZIO EKINTZAK GURASOEKIN:
1- Kurtsoaren batzarra
2- Bakarkako bilerak
3- APArekin kontaktatzea
4- Orientazio ekintzak gurasoekin

3º Eskolatik irteetzea:
Zentro batetik beste baterako trantsizioa, hezkuntza mailaren aldaketaz edo lan mundura sartzeaz, ikaslearen hezkuntza munduan momenturik delikatuenetakoa izan ohi da. Gurasoak eta irakasleak, informazio zehatza elkarbanatu beharra daukate.

Gurasoentzako informazioa:
- Beraien humeen ezaugarri pertsonalak, gaitasunak, interesak…
- Hezkuntza sistemak eskaintzen dituen ikasketak. Bekak etalaguntzak. Irteera profesionalak.
- Beraien haurren interes profesionalak.

Irakasleentzako informazioa:
- Ikaslearen gaitasunak eta interesak. Motibazioak eta itxaropen familiarra.
- Lanbide desberdinetako formazio eskakizuna.

viernes, 9 de enero de 2009

FAMILIA-ESKOLA ERLAZIOAREN EZAUGARRIAK

Familia da, lehen eta behin, haurraren hezkuntzaz arduratu behar dena:

- Gurasoak dira funtsezko arazoez arduratzeko aukera dutenak: eta gehiago, umeak txikiagoak diren heinean.
- Gurasoak dira, beraien semeentzako hezkuntza eskola aukeratzen dutenak, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza aldietan batez ere. Hainbat kontestu sozialetan kokatzean ere, beraien semeei lagunak aukeratzen laguntzen die, bertan lagun harremanak hasiz.
- Gurasoak dira, beraien bizitzeko estiloaren ondorioz, erlazioez, elkarrizketez… familiar kultura bat sortzen doazen pertsonaren heltze prozesuan funtsezkoa izango dena. Izan ere, pertsona helduak erabakiak hartzeko momentuan, beraien lehenengo urteetan jasotako jarreran eta baloreetan erreferentzia izango dute.
- Gurasoak dira soilik, familia gune batean sortzen diren lokarriez gozatu ahal dutenak eta mota guztietako interrelazio pertsonalez ere gozatu dezaketenak: afektua, laguntza, orientazioa… hauek haurren portaeran eragina eta aldakuntza sortuz. Esan ohi da, familia batean, denak hesituak direla eta hesitzen dutela.
- Gurasoak dira aldi berean, umeek autonomia maila egokiaz hasteko hoberen baldintzatuak daudenak, eta beraz heldutasuna lortzeko bidea: umeak askatasunez eta erantzukizunez hastea, familiak erabaki pertsonalak hartzeko gai denean soilik Portu ahal izango da.

Azken batean, eskola bat aukeratzean egiten dituzte beraien desioen, ideien, baloreen eta hezkuntzako objektuen partaide.

Gurasoek eskolaren, konfiantza erlazio bat ezarri beharra daukate, horren bitartez autoritatea, funtzioak, helburu familiarrak… beraien umeak sartu dituzten eskolari eskuordetzen dien.

Konfiantzazko erlazio hori da, familia-eskola binomioari forma ematen diona, konpartitua dagoen erantzukizun batez ezaugarritua egongo den eta haurrak hestearen zereginean barneratuak egongo diren. Honek, benetako komunikazio erlazio bat eskatzen du, non gurasoak eta irakasleak informazio, orientazio, beraien haurrei buruzko hezkuntza... bidea irekia egon beharko den.

Sentsu honetan, familiak jarrera aktibo eta parte hartzailea izan beharko du, hau da, haurraren orientazioan modu lotu batean lan egingo dutelarik.

Umea zelan eta zertarako hesi nahi den aurretiko erabaki batera heltzen ez bada, guraso-irakasle erlazioarekiko eta hezkuntzaren prozesuan, disfuntzionaltasun egoera bat sortuko da. Eskola bate ezin du jarduera bat bere interes esklusiba mugatu, familiaren beharretara kasu egin gabe. Zerbitzu-konfiantza erlazio hau, eskolaren ezaugarria da, batez ere Haur eta Lehen Hezkuntzako mailetan.

domingo, 14 de diciembre de 2008

Irakasle-ikasle harremanaren arteko bi ikuspegi desberdinen ezaugarriak

IKUSPEGI TRADIZIONALA
- Ikaslearen rola:

Ezagutzak barneratu ematen diren monduan.
- Irakaslearen rola:
Ezagutzak transmititu eta emaitzak kontrolatu.

IKUSPEGI ERAIKITZAILEA
- Ezaugarriak:

Egokitzapenezko irakaskuntza.
- Ikaslearen ezaugarriak:
Autonomoa izatea.
Partehartzailea.
Aktiboa.
Taldean aritzea.
- Irakaslearen rola:
Ikaslearen beharretara egokitu.
Laguntza egokiak eskaini,
Komunikazio bideak eraiki.
Egiten eta esaten dutenari zentsua aurkitzen lagundu.
Ikasleen autonomia sendotu.
Aurrezagutzaren eta informazioaren arteko loturak egiteko gaitasuna bultzatu.
Autoestima eta autokontzeptu positiboa bultzatu.
Ikaslearen aurrezagutza kontuan hartu.
Ikaslearen esfortzua baloratu.
Ikasleen gaitasunak eta esfortzuak baloratu.

Erasotzaile/Biktimaren ezaugarriak

Bullying fenomenoa beti egon izan da, mota guztietako ikastetxeetan, publikoetan zein pribatuetan, hiri handietan zein txikietan. Olweus-en arabera, orain deskribatuko ditugun subjektuak edozein ikastetxean aurkitu daitezke:

ERASOTZAILEA
Erasotzaile nagusitzat batez ere gizonezkoa seinalatzen dute.
- Nortasuna
Nortasun oldartsu eta suminkorra izaten du eta gabezien jabe da nahiak adierazi eta negoziatzeko gizarte trebetasunetan. Biktimaren sentipenenganako enpatia falta eta erru sentimendurik eza leporatzen dizkio. Besteenganako harremanak interpretatzen ditu bere aurkako gatazka eta eraso jatorri moduan. Oldarkorrak eta beregainak izango lirateke, autoestimazio maila txikia agertu barik.Odol bizikoak lirateke, besteak nahitaez menperatu beharrekoak.·
- Ezaugarri fisikoak
Bullyak, normalean, gizonezkoak dira eta indar fisiko handigoaren jabeak. Gorputz indar handi hori ikaskideen aurrean agertzen dute oro har eta, bereziki, biktimen aurrean.· Esparru sozialaGizarte elkarreraginetan oso zama erasokorraren jabe dira. Normalean mutil horiek nagusiago izaten dira ikastaldeetan, maila errepikatu dutelako, beraz, eskolan ez daude hain integraturik. Gurasoekin ere harreman txikiagoa dute. Ez dute famili lotura sendorik izaten eta ez zaie asko interesatzen eskola.
- Tipologia
Erasotzaile profil bi definitzen ditu: aktiboa, berberak jotzen du biktima, zuzeneko harremanak ezarrita, eta soziala/zeharrekoa, jarraitzaileen jokabidea batzuetan ezkutuan gobernatzea lortzen du, horiek behartzen dituela errugabeei eraso egitera eta pertsekuzioa egitera. Prototipo horiezaz gain, bada beste kolektibo bat, parte hartu arren, erasoan ekintzarik egiten ez duena, erasotzaile pasiboak (erasotzailearen jarraitzaileak edo aldekoak).

BIKTIMA
Biktimaren rola berdin gertatzen da bi sexuetan, nahiz eta ikerketa askok adierazi askoz ere mutil gehiago dagoela.
- Nortasuna
Biktimak agertzen dira ahul, segurtasunik gabeko, zuhur, sentibera, lasai eta lotsati, autoestimazio maila txikien jabe. Oso iritzi negatibo izaten dute beren buruaz eta egoeraz.
- Famili esparrua
Famili esparruan, biktimak luzaroago egoten dira etxean. Biktimak, orokorrean, harreman kontaktu estuagoa eta harreman positiboagoa izaten ditu amarekin.
- Ezaugarri fisikoak
Ez dira hain indartsuak, batez ere mutilak; ez dira erasokorrak ezta oldarkorrak ere, larritasun eta segurtasunik ez handiak agertzen dituzte. Biktimak beste ikasleetatik bereizten dituzte eta. Besteak beste, betaurrekoak, azalaren edo ilearen kolorea eta hizketa akatsak izango lirateke.
- Tipologia
Bi prototipoak onartzen dira:
1. Aktiboa edo probokatzailea: Biktima probokatzaileak erasotzaile moduan ere jokatzen du, erasokor eta desafiatzaile agertzen da.
2. Biktima pasiboa da arruntena: Pertsona segurtasunik gabeak dira, gutxi nabaritzen direnak, erasotzailearen oldarra isilik sufritzen dute.
- Harreman soziala
Biktimak pertsona gaitzetsiak izan ohi dira, nekez izaten dute benetako lagunik ikasgelan eta neketsu gertatzen zaie lagunak egitea.. Haur bakartiak dira, lagun eta irakasleenganako babes sare sozial ahulak dituzte.

miércoles, 3 de diciembre de 2008

Bullyng mota desberdinak


Bullying-az ari garenean, irainak, etengabeko eraso fisikoak, jendaurreko umiliazioak, derrigortutako beharrak, txantxa astunak edota ageri-ageriko gutxiespenak dira ikasle batek beste bati egin eta eskola-jazarpentzat hartzen direnak.
Eskola-jazarpena gertatzen ari dela jakiteko, ondorengo gauza hauek antzeman behar dira:
- Zapaltzaile batek edo batzuek erasotu duten babes gabeko biktima bat egon behar da.
- Desoreka egon behar da indartsuenaren eta ahularen artean. Desoreka hori indarrean, gorpuzkeran, maila sozialean eta psikologikoan agerikoa izango da. Hortaz, biktima babes gabe sentituko da beti.
- Jazarpenak etengabea izan behar du, hots, jazarpena epe batez errepikatu egin behar da.


Hala ere, guzti hau kontuan izan beharra dago bullying mota bakarra ez dagoela, biktima izateko mota desberdinak baitaude, nagusienak hauek direlarik:
· Fisikoa: bultzatzea, ostikoak, ukabilkadak, gauzak erabilita erasotzea. Jazarpen mota hori areago jazotzen da lehen hezkuntzan bigarrenean baino.
· Hitzezkoa: Egile askok mota hau sarritakoentzat dute bere ikerketetan. Normalean irain eta ezizenetan gauzatu ohi da. Sarritan gertatzen dira jende aurreko arbuioak edo etengabe nabarmentzea edo agerraraztea akats fisiko edo ekintzaren bat. Aspaldion telefonoa ere bihurtzen ari da jazarpen mota horretarako bide.
· Psikologikoa: horrelako ekintzek banakoaren autoestimazioa ahuldu gura dute eta segurtasunik eza eta beldurra gehitu. Psikologi osagaia jazarpen mota guztietan agertzen da.
· Soziala: gizabanakoa bakandu nahi dute taldearekiko estatus txar batean eta, noiz edo noiz, beste lagun batzuk ere partaide bihurtu ekintza horretan. Taldekideak begira eta ezer egin barik geratzen direla lortu ohi da. Horrelako ekintzei zeharreko bullyinga irizten zaio.


Bullyingak oso kalte txarrak eragin ditzake jasatzen duen ikaslearengan; eskola-porrota edota ikasteko zailtasunak, antsietatea, eskolara joateko beldurra edota arrisku fisikoak eragin ditzake, eta gehienbat, zapaldua den ikasleari garapena oztopatu diezaiokeen segurtasun eza eragiten dio.

IRAKASLEAREN ETA IKASLEAREN ARTEKO HARREMANA

IRUZKINA

Idazlan honetan landuko dudana irakaslearen eta ikaslearen arteko harremana izango da. Umeari motibazioa edo jokabide desegokiak kentzeko modu bat ere ikusiko dugu.
Harreman honen barnean, irakaslearen zigor edo adoste metodoa izan da analizatuko dudana. Irakasleak eskuartze konduktalean jokabide desegokiak murrizteko eta eliminatzeko dauden tekniken artetik aukeratu du berea. Teknika hauek hurrengo hauek izango lirateke:

Iraungiera: errefortzua kentzea izango litzatekeena.
Erantzunen kostua edo zigor negatiboa: jokabide desegoki baten ondoren, lehen zuten errefortzu positibo bat kentzea.
Asetzea: jokabide bat behin eta berriro errepikatzean datza hau, ikaslea azkenean aspertu egingo delarik.
Gain zuzenketa eta zigor hezitzailea: emaitza negatiboa zuzentzea.
Zigor positiboa: jokabide desegoki baten ondoren, zerbait txarra aplikatzea, hala nola, zigorra. Hala ere zigorraren barruan badaude ikusi ditugun bi zigor mota: bata negatiboa dena da, hau da umeari zerbait ona kentzea eta bestea, positiboa izango litzatekeena, zerbait txarra ematea litzateke.
Errefortzu kanpoko denbora: jokabide desegoki baten ondoren, ikaslea leku errefortzagarri den lekutik ateratzen dugu eta errefortzugarri ez den toki batean sartuko dugu denbora epe batean, leku aspergarri batean hain zuzen ere.

Iruzkina egiteko aukeratu dudan jokabidea edo teknika zigor positiboa den teknika da. Ume honek irakasleak irakasgai horretarako agindutakoa bukatu ez duenez, umeari zerbait ona, jolasaldia, kendu dio, jokabidea errepikatzeko probabilitateak gutxituz.
Hainbatek uste bezala, guzti hau zigor bat izango litzateke, irakasleak ikasleari gustuko duen zerbait kentzen baitio. Hala uste izanda ere bertan gertatutakoa ez litzateke zigor bat izango. Ikasleak zein irakasleak klase orduan eginiko akordio bat baita azken batean, lana amaitzen ez baduela jolasaldi unean gelan lanean aritu behar izango dela, ikasleak irakasleak jarritako baldintza onartu baitu. Ikasleak konpromiso hau hartzea izango litzateke irakaskuntzaren punturik garrantzitsuena , hau da, zigor gutxiago ezartzea eta irakasle/ikasle arteko konpromisoa gehiago izatea.
Akordio eta konpromiso hau prozesu bat izango litzateke, hezkuntzaren muina izango litzatekeena hain zuzen ere. Prozesu hau arrazonamenduan eta emozioetan datza, emozioek arrazonamendua islatzen dutelarik.
Prozesu honetan garrantzitsuena, guzti hau nola lortzen den izango litzateke eta ez zer den lortzen dena. Izan ere, kasu askotan ondorioa berdina izan arren, segun zein prozesu jarraitu dugun, eragin gehiago edo gutxiago izango du umearengan, kasu honetan umea jolasaldi gabe ustearena hain zuzen ere.
Elkarren arteko akordio egitean, haurra, berak adostutako zerbait betetzera behartuta ikusiko bere burua. Bere buruarengan autonomia duela sentituko du, hauek akordatutakoa betetzea bere esku baitago soilik eta saria nahi izatekotan, ikasleak/irakasleak akordatutakoa bete beharko du umeak.
Guzti honekin ikusi ahal izan dugun bezala eta irakasleak landu nahi duena haurrei zigor gutxiago jartzea eta haurrek konpromiso gehiago hartzearena da, autonomia maila eta diziplina ere landuz.