Bullying-az ari garenean, irainak, etengabeko eraso fisikoak, jendaurreko umiliazioak, derrigortutako beharrak, txantxa astunak edota ageri-ageriko gutxiespenak dira ikasle batek beste bati egin eta eskola-jazarpentzat hartzen direnak.
Eskola-jazarpena gertatzen ari dela jakiteko, ondorengo gauza hauek antzeman behar dira:
- Zapaltzaile batek edo batzuek erasotu duten babes gabeko biktima bat egon behar da.
- Desoreka egon behar da indartsuenaren eta ahularen artean. Desoreka hori indarrean, gorpuzkeran, maila sozialean eta psikologikoan agerikoa izango da. Hortaz, biktima babes gabe sentituko da beti.
- Jazarpenak etengabea izan behar du, hots, jazarpena epe batez errepikatu egin behar da.
Hala ere, guzti hau kontuan izan beharra dago bullying mota bakarra ez dagoela, biktima izateko mota desberdinak baitaude, nagusienak hauek direlarik:
· Fisikoa: bultzatzea, ostikoak, ukabilkadak, gauzak erabilita erasotzea. Jazarpen mota hori areago jazotzen da lehen hezkuntzan bigarrenean baino.
· Hitzezkoa: Egile askok mota hau sarritakoentzat dute bere ikerketetan. Normalean irain eta ezizenetan gauzatu ohi da. Sarritan gertatzen dira jende aurreko arbuioak edo etengabe nabarmentzea edo agerraraztea akats fisiko edo ekintzaren bat. Aspaldion telefonoa ere bihurtzen ari da jazarpen mota horretarako bide.
· Psikologikoa: horrelako ekintzek banakoaren autoestimazioa ahuldu gura dute eta segurtasunik eza eta beldurra gehitu. Psikologi osagaia jazarpen mota guztietan agertzen da.
· Soziala: gizabanakoa bakandu nahi dute taldearekiko estatus txar batean eta, noiz edo noiz, beste lagun batzuk ere partaide bihurtu ekintza horretan. Taldekideak begira eta ezer egin barik geratzen direla lortu ohi da. Horrelako ekintzei zeharreko bullyinga irizten zaio.
Bullyingak oso kalte txarrak eragin ditzake jasatzen duen ikaslearengan; eskola-porrota edota ikasteko zailtasunak, antsietatea, eskolara joateko beldurra edota arrisku fisikoak eragin ditzake, eta gehienbat, zapaldua den ikasleari garapena oztopatu diezaiokeen segurtasun eza eragiten dio.

No hay comentarios:
Publicar un comentario