domingo, 14 de diciembre de 2008

Erasotzaile/Biktimaren ezaugarriak

Bullying fenomenoa beti egon izan da, mota guztietako ikastetxeetan, publikoetan zein pribatuetan, hiri handietan zein txikietan. Olweus-en arabera, orain deskribatuko ditugun subjektuak edozein ikastetxean aurkitu daitezke:

ERASOTZAILEA
Erasotzaile nagusitzat batez ere gizonezkoa seinalatzen dute.
- Nortasuna
Nortasun oldartsu eta suminkorra izaten du eta gabezien jabe da nahiak adierazi eta negoziatzeko gizarte trebetasunetan. Biktimaren sentipenenganako enpatia falta eta erru sentimendurik eza leporatzen dizkio. Besteenganako harremanak interpretatzen ditu bere aurkako gatazka eta eraso jatorri moduan. Oldarkorrak eta beregainak izango lirateke, autoestimazio maila txikia agertu barik.Odol bizikoak lirateke, besteak nahitaez menperatu beharrekoak.·
- Ezaugarri fisikoak
Bullyak, normalean, gizonezkoak dira eta indar fisiko handigoaren jabeak. Gorputz indar handi hori ikaskideen aurrean agertzen dute oro har eta, bereziki, biktimen aurrean.· Esparru sozialaGizarte elkarreraginetan oso zama erasokorraren jabe dira. Normalean mutil horiek nagusiago izaten dira ikastaldeetan, maila errepikatu dutelako, beraz, eskolan ez daude hain integraturik. Gurasoekin ere harreman txikiagoa dute. Ez dute famili lotura sendorik izaten eta ez zaie asko interesatzen eskola.
- Tipologia
Erasotzaile profil bi definitzen ditu: aktiboa, berberak jotzen du biktima, zuzeneko harremanak ezarrita, eta soziala/zeharrekoa, jarraitzaileen jokabidea batzuetan ezkutuan gobernatzea lortzen du, horiek behartzen dituela errugabeei eraso egitera eta pertsekuzioa egitera. Prototipo horiezaz gain, bada beste kolektibo bat, parte hartu arren, erasoan ekintzarik egiten ez duena, erasotzaile pasiboak (erasotzailearen jarraitzaileak edo aldekoak).

BIKTIMA
Biktimaren rola berdin gertatzen da bi sexuetan, nahiz eta ikerketa askok adierazi askoz ere mutil gehiago dagoela.
- Nortasuna
Biktimak agertzen dira ahul, segurtasunik gabeko, zuhur, sentibera, lasai eta lotsati, autoestimazio maila txikien jabe. Oso iritzi negatibo izaten dute beren buruaz eta egoeraz.
- Famili esparrua
Famili esparruan, biktimak luzaroago egoten dira etxean. Biktimak, orokorrean, harreman kontaktu estuagoa eta harreman positiboagoa izaten ditu amarekin.
- Ezaugarri fisikoak
Ez dira hain indartsuak, batez ere mutilak; ez dira erasokorrak ezta oldarkorrak ere, larritasun eta segurtasunik ez handiak agertzen dituzte. Biktimak beste ikasleetatik bereizten dituzte eta. Besteak beste, betaurrekoak, azalaren edo ilearen kolorea eta hizketa akatsak izango lirateke.
- Tipologia
Bi prototipoak onartzen dira:
1. Aktiboa edo probokatzailea: Biktima probokatzaileak erasotzaile moduan ere jokatzen du, erasokor eta desafiatzaile agertzen da.
2. Biktima pasiboa da arruntena: Pertsona segurtasunik gabeak dira, gutxi nabaritzen direnak, erasotzailearen oldarra isilik sufritzen dute.
- Harreman soziala
Biktimak pertsona gaitzetsiak izan ohi dira, nekez izaten dute benetako lagunik ikasgelan eta neketsu gertatzen zaie lagunak egitea.. Haur bakartiak dira, lagun eta irakasleenganako babes sare sozial ahulak dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario