miércoles, 3 de diciembre de 2008

IRAKASLEAREN ETA IKASLEAREN ARTEKO HARREMANA

IRUZKINA

Idazlan honetan landuko dudana irakaslearen eta ikaslearen arteko harremana izango da. Umeari motibazioa edo jokabide desegokiak kentzeko modu bat ere ikusiko dugu.
Harreman honen barnean, irakaslearen zigor edo adoste metodoa izan da analizatuko dudana. Irakasleak eskuartze konduktalean jokabide desegokiak murrizteko eta eliminatzeko dauden tekniken artetik aukeratu du berea. Teknika hauek hurrengo hauek izango lirateke:

Iraungiera: errefortzua kentzea izango litzatekeena.
Erantzunen kostua edo zigor negatiboa: jokabide desegoki baten ondoren, lehen zuten errefortzu positibo bat kentzea.
Asetzea: jokabide bat behin eta berriro errepikatzean datza hau, ikaslea azkenean aspertu egingo delarik.
Gain zuzenketa eta zigor hezitzailea: emaitza negatiboa zuzentzea.
Zigor positiboa: jokabide desegoki baten ondoren, zerbait txarra aplikatzea, hala nola, zigorra. Hala ere zigorraren barruan badaude ikusi ditugun bi zigor mota: bata negatiboa dena da, hau da umeari zerbait ona kentzea eta bestea, positiboa izango litzatekeena, zerbait txarra ematea litzateke.
Errefortzu kanpoko denbora: jokabide desegoki baten ondoren, ikaslea leku errefortzagarri den lekutik ateratzen dugu eta errefortzugarri ez den toki batean sartuko dugu denbora epe batean, leku aspergarri batean hain zuzen ere.

Iruzkina egiteko aukeratu dudan jokabidea edo teknika zigor positiboa den teknika da. Ume honek irakasleak irakasgai horretarako agindutakoa bukatu ez duenez, umeari zerbait ona, jolasaldia, kendu dio, jokabidea errepikatzeko probabilitateak gutxituz.
Hainbatek uste bezala, guzti hau zigor bat izango litzateke, irakasleak ikasleari gustuko duen zerbait kentzen baitio. Hala uste izanda ere bertan gertatutakoa ez litzateke zigor bat izango. Ikasleak zein irakasleak klase orduan eginiko akordio bat baita azken batean, lana amaitzen ez baduela jolasaldi unean gelan lanean aritu behar izango dela, ikasleak irakasleak jarritako baldintza onartu baitu. Ikasleak konpromiso hau hartzea izango litzateke irakaskuntzaren punturik garrantzitsuena , hau da, zigor gutxiago ezartzea eta irakasle/ikasle arteko konpromisoa gehiago izatea.
Akordio eta konpromiso hau prozesu bat izango litzateke, hezkuntzaren muina izango litzatekeena hain zuzen ere. Prozesu hau arrazonamenduan eta emozioetan datza, emozioek arrazonamendua islatzen dutelarik.
Prozesu honetan garrantzitsuena, guzti hau nola lortzen den izango litzateke eta ez zer den lortzen dena. Izan ere, kasu askotan ondorioa berdina izan arren, segun zein prozesu jarraitu dugun, eragin gehiago edo gutxiago izango du umearengan, kasu honetan umea jolasaldi gabe ustearena hain zuzen ere.
Elkarren arteko akordio egitean, haurra, berak adostutako zerbait betetzera behartuta ikusiko bere burua. Bere buruarengan autonomia duela sentituko du, hauek akordatutakoa betetzea bere esku baitago soilik eta saria nahi izatekotan, ikasleak/irakasleak akordatutakoa bete beharko du umeak.
Guzti honekin ikusi ahal izan dugun bezala eta irakasleak landu nahi duena haurrei zigor gutxiago jartzea eta haurrek konpromiso gehiago hartzearena da, autonomia maila eta diziplina ere landuz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario