domingo, 11 de enero de 2009

GURASO-SEMEEN ARTEKO ERLAZIOA

Seme nerabeekin erlazio on bat oholezteko dagoen sekretu bakarra, komunikazio on bat sustatzea da.

Bere seme nerabearekin erlazioa hobetzeko, komunikazio bide guztiak zabalik izatea ezinbestekoa da. Jakin beharra dago ere, askotan, kasu hoberenean helduaren portaera erronkaria izan daitekeela eta okerrenean zapuztua.

Hala ere, komunikazio on bat ez izatekotan, dena txarrera joan daiteke, hau gerora konpontzea zailagoa izango litzatekeena.

Bere seme nerabearekin komunikazio on bat izateko hainbat aholku:

Oinarriak eta printzipioak finkatzeko garrantzia.
Norbere eta semearen lasaitasun momentu bat aurkitu eta eseri bere ondean eta arazoak izatekotan jarrera egokia eta desegokia zein izango litzateke idatzi. Desegokiaren zerrenda muturrean, hitzezko abusua eta abusu fisikoa egon beharko litzateke.

Gauzak txarto jartzen hasten badira, bientzako deskantsu txiki bat onartu; bata bestearekin lasaitzeko 10 minutu artera egokia izango litzateke. Gogoratu, arauak bientzako dira.

Entzun hitzegin baino lehen.
Seme heldu bat gugana datorrenean, guraso aholkulari bat izatea oso errez bihurtzen den arre, askotan hauen entzunak izatea soilik nahi izaten dute. Aurre egin beti aholkuak ematen asteko tentazioari. Batzutan, helduak, beraien arazoak gurasoentzako ere garrantzitsuak direla jakitea nahi izaten dute, beraien bizitzari adeitsu gaudela eta bertan saihestu behar dituzten arazoei ere.

Ohiko erantzun bat “nire arazoak hain txikiak izango balira!” izan ohi da, baina gurasoak jakin behar dute, adin bakoitzerako arazoak esanahi desberdin bat dutela. Beste ohiko erantzun bat “arazo horiei aurre egiteko era X da” izan ohi da, denborak aldatu egiten direla ahaztuz eta askotan gure heldutasunaren esperientzia ez da gaurkotasunera ezartzen.

Gazteak, mota horretako erantzunak bakarrik izaten badituzte, beraien ahoa segituan itxiko dute eta hurrengo batean arazo bat izatekotan, zurekin berba egitera uko egingo dio.

Bere sentipenak ez txikiagotzea gogoratu.
Guraso moduan, egunero erantzukizunak, gure semeek bizitzen dituzten arazoak, guretzako arruntak diren arazoak ezkutatzea heldu gaitezke. Baina gure seme helduaren arazoak, beraientzako oso garrantzizkoak dira.
Beraien arazoak gureekin konparatuz ezer ez direla esanez, beraien bizitza ulertzeko nahirik ez duela ulertzera bakarrik eramango dute. Helduek bezala, beraiek sentitzen dutena baieztatzea soilik eskatzen dute nerabeak. Atentzio on bat eskaini beraien lagunekin eta eginkizunekin zer gertatzen den kontatzen dieten.

“Hori Nola sentiarazten dizun” esanez edo zeuk ere “ hori gertatzen zaizunean gorrotatzen duzula” esanez, beraien sentipenak ulertzen dituzula erakusten diezu eta hauek zein garrantzizkoak diren.

Modu aske batean hitz egiteko aukera eman.
Errez egiten al zaizu, zure semeari zurekin hitz egiteko jesartzeko eta gero kontatzen dizuna jasatea? Zeuk beraien pentsaerak, sentsazioak… azaltzeko lana egin duzu: Orduan zergatik harritzen dizu beraiek beraien iritzi pertsonala ematea gauza batzuen inguruan? Frogatu, adibidez, beraien ideiak eta pentsamenduak zeintzuk diren azaltzeko askeak direla, beti modu beneragarri batean.

Lasaitasuna eta ulerkortasuna gordez, modu horretan jardutera soilik ez diezu erakutsiko, baizik eta arazo bat eztabaidatzeko era zein den eta zein ez den erakutsiko diezu.

Eroso sentiaraz ezazu.
Erakutsi iezaiozu, zurekin izan behar duen solasaldi bakoitza, proba gogor eta garrantzitsu bat izan behar ez dela. Elkarrizketaren klima kontrolatu eta ahalik eta jasankorrena izan. Eztabaida gogor bat izan ostean, nerabe bat zigortzea, biengan gaitzaldi gogor bat eragitea soilik lortuko duzu, zigorra azken aukera bezala hartu behar delarik.

Bat ez etortzea onargarria dela kontuan izan, errespetuz egiten bada, izan ere, gerta daitekeena, modu honetan akordu batera eltzearena izango baita. Oso larri sentiarazten denean egin ditzakeen ekintzaz pentsatzera gelditu, edo egiten duenari buruz damutzera iritsi daiteke. Prest sentitzen denean, jakinarazi iezaiozu zure nerabeari, bere jokaera dela atsekabetu dizuna, baina ez bera.

Nerabeei ulertzea eta animatzea da guraso moduan gure bizitzan egingo dugun lanetariko zailena. Horregatik, komunikazio bideak zabalik izatea izango da bere seme nerabearekin erlazio on bat sustatzearen oinarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario